Talentua kudeatzeko zure aliatua
Talentua
TALENTUA NEURRIRA
Zehaztu zure enpresarentzako talentu-estrategia integrala
Kualifikazio handiko profesionalak kontratatu behar dituzu? Praktiketako ikasleak izan nahi zenituzke zure lantaldean? Zure lantaldea birkualifikatzeko plan pertsonalizatuak diseinatzeko laguntza behar duzu? Ezagutzaren kudeaketa behar duzu erretiro kopuru handiari, langile-errotazioari edo absentismoari irtenbidea emateko?

HAUTAKETA KUALIFIKATUA
Kualifikazio handiko TALENTUA bilatzea
TALENTU kualifikatuaren eskasiari aurre egiten diogu Latinoamerikako profesionalak kontratatzeko prozesu arinak eginez.
Hautaketa zorrotza, legezkotasun bermatua eta harrera eta integrazio kulturala uztartzen dituen soluzio integrala, LATAMeko langileen benetako inklusioaren bidez atxikipena sustatzeko.

1. Errekrutamendua
Hautagai latinoamerikarren hautaketa zorrotza, Mexikon eta Arrasaten diharduen talde hibrido baten bidez.
2. Lege-aholkularitza
Lege-aholkularitza, kontratatu beharreko pertsonaren hautaketatik enpresa kontratatzaileko atxikipen-ziklora arte, eta lege-laguntza jatorrian, kokatze-prozesuan eta helmugan.
3. Onboardinga
Latinoamerikatik iritsitako pertsonen inklusioa, honako hauen bidez: jatorrian informazio-laguntza ematea, ostatua bilatzea, inklusio-jarduerak, ezkontidearentzako orientazioa, familia-berrelkartzea eta jarraipena.

Sartu zure helbide elektronikoa gure zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko.
Zurekin harremanetan jarriko gara laster, modu azkar eta pertsonalizatuan, eta inolako konpromisorik gabe. Zure zalantzei erantzungo diegu, prozesua argituko dizugu eta zure beharretara egokitutako aukerak eskainiko dizkizugu.
ETORKIZUNEKO PROFESIONALAK TXERTATZEA
Junior talentua
Enpresei laguntzen diegu TALENTU gaztea (praktiketako ikasleak) beren enpresan txertatzen, etorkizuneko profesionalak neurrira prestatzeko, hautaketa- eta errotazio-kostuak murrizteko, produktibitatea handitzeko eta fidelizazioa sustatzeko, enplegatzaile gisa duten markaren irudia indartzeaz gain.
Talentua erakartzea+25.000
- Bazkideak
- Kolaboratzaileak
- Prestatutako ikasleak
+250
- Enpresekin egindako hitzarmenak
+50
- Hezkuntza-erakundeekiko
hitzarmenak
+60
- Urteak daramatzagu ikasketen eta lanaren arteko alternantzia kudeatzen

TALDEAREN KONPETENTZIA-GARAPENA
360 TALENTUA
Erakundeen barneko TALENTUA garatzeko soluzio pertsonalizatu eta automatizatuak bilatzen ditugu.
Lanpostuaren
konpetentziak
360º-ko ebaluazioa
Lanpostuaren deskribapena
Lanbide-mapa
pertsonalizatuaren definizioa
Garapenaren plangintzaprofesionala
Erreleboa
Prestakuntzako programen kudeaketa
Giza talentuaren funtsezko adierazleak
LAGUNTZA
Ohiko galderak
Laguntzen al diguzue Latinoamerikako errekrutamenduaren alderdi juridikoarekin?
Bai, abokatu-talde bat dugu.
Etorriko diren pertsonentzako ostatua bilatzeaz arduratzen al zarete?
Jatorrian bertan, bizilekuko etxe-agentziekin harremanetan jartzen ditugu.
Beharrezkoa al da hautaketa-zerbitzua, zerbitzu juridikoa eta onboardinga batera kontratatzea?
Ez, enpresak erabakitzen du horietako bakarra, bi edo hirurak kontratatzen baditu.
Praktiketako ikasleen kasuan, administrazio-kudeaketaz arduratzen zarete?
Bai, guztiaz: Gizarte Segurantzan alta emateaz, kotizazioez, bajak izapidetzeaz, bekaren ordainketaz, erantzukizun zibileko aseguruaz, 24 orduko istripu-aseguruaz eta Ogasunarekiko kudeaketez.
TALENTO Junior zerbitzuaren kasuan, ikastetxeak ordainketaren bat bere gain hartzen du?
Ez, ikastetxeak ez du ezer ordaintzen. Ordainketa oso-osorik enpresarengandik jasotzen dugu.
TALENTO Aholkularitzan, nork biltzen du langileen lanpostuei, profilei, gaitasunei, esperientziari eta rolei buruzko informazio guztia?
Guk, MLAKOOPek.
Zein da TALENTO Aholkularitzaren azken emaitza?
Neurrira egindako prestakuntza-plana diseinatzea, erakundeko funtsezko roletarako balizko ondorengoak identifikatzea eta ordezkapenak planifikatzea.
GUGAN KONFIANTZA DUTEN ERAKUNDEAK
Partnerrak eta prestakuntza-zentro laguntzaileak
Entzun enpresaren egunerokoa barrutik bizi dutenei: hautaketan, bidelaguntzan eta integrazioan izandako esperientzia lehen pertsonan kontatzen duten langileei.
Barne-kultura ulertzen, jardunbideak baliozkotzen eta etorkizuneko inkorporazioei begira konfiantza sortzen laguntzen duten benetako istorioak.






