Talentua kudeatzeko zure aliatua

Talentua

TALENTUA NEURRIRA

Zehaztu zure enpresarentzako talentu-estrategia integrala

Kualifikazio handiko profesionalak kontratatu behar dituzu? Praktiketako ikasleak izan nahi zenituzke zure lantaldean? Zure lantaldea birkualifikatzeko plan pertsonalizatuak diseinatzeko laguntza behar duzu? Ezagutzaren kudeaketa behar duzu erretiro kopuru handiari, langile-errotazioari edo absentismoari irtenbidea emateko?  

HAUTAKETA KUALIFIKATUA

 Kualifikazio handiko TALENTUA bilatzea

TALENTU kualifikatuaren eskasiari aurre egiten diogu Latinoamerikako profesionalak kontratatzeko prozesu arinak eginez.
Hautaketa zorrotza, legezkotasun bermatua eta harrera eta integrazio kulturala uztartzen dituen soluzio integrala, LATAMeko langileen benetako inklusioaren bidez atxikipena sustatzeko.

 1. Errekrutamendua

Hautagai latinoamerikarren hautaketa zorrotza, Mexikon eta Arrasaten diharduen talde hibrido baten bidez.

 2. Lege-aholkularitza

Lege-aholkularitza, kontratatu beharreko pertsonaren hautaketatik enpresa kontratatzaileko atxikipen-ziklora arte, eta lege-laguntza jatorrian, kokatze-prozesuan eta helmugan.

 3. Onboardinga

Latinoamerikatik iritsitako pertsonen inklusioa, honako hauen bidez: jatorrian informazio-laguntza ematea, ostatua bilatzea, inklusio-jarduerak, ezkontidearentzako orientazioa, familia-berrelkartzea eta jarraipena.

Sartu zure helbide elektronikoa gure zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko.

Zurekin harremanetan jarriko gara laster, modu azkar eta pertsonalizatuan, eta inolako konpromisorik gabe. Zure zalantzei erantzungo diegu, prozesua argituko dizugu eta zure beharretara egokitutako aukerak eskainiko dizkizugu.

ETORKIZUNEKO PROFESIONALAK TXERTATZEA

Junior talentua

Enpresei laguntzen diegu TALENTU gaztea (praktiketako ikasleak) beren enpresan txertatzen, etorkizuneko profesionalak neurrira prestatzeko, hautaketa- eta errotazio-kostuak murrizteko, produktibitatea handitzeko eta fidelizazioa sustatzeko, enplegatzaile gisa duten markaren irudia indartzeaz gain.
Talentua erakartzea

+25.000

  • Bazkideak
  • Kolaboratzaileak
  • Prestatutako ikasleak

+250

  • Enpresekin egindako hitzarmenak

 

+50

  • Hezkuntza-erakundeekiko
    hitzarmenak

+60

  • Urteak daramatzagu ikasketen eta lanaren arteko alternantzia kudeatzen

TALDEAREN KONPETENTZIA-GARAPENA

360 TALENTUA

Erakundeen barneko TALENTUA garatzeko soluzio pertsonalizatu eta automatizatuak bilatzen ditugu.

Lanpostuaren
konpetentziak

360º-ko ebaluazioa

Lanpostuaren deskribapena

Lanbide-mapa
pertsonalizatuaren definizioa

Garapenaren plangintza
profesionala

Erreleboa

Prestakuntzako programen 
kudeaketa


Giza talentuaren funtsezko adierazleak

LAGUNTZA

Ohiko galderak

Bai, abokatu-talde bat dugu.

Jatorrian bertan, bizilekuko etxe-agentziekin harremanetan jartzen ditugu.

Ez, enpresak erabakitzen du horietako bakarra, bi edo hirurak kontratatzen baditu.

Bai, guztiaz: Gizarte Segurantzan alta emateaz, kotizazioez, bajak izapidetzeaz, bekaren ordainketaz, erantzukizun zibileko aseguruaz, 24 orduko istripu-aseguruaz eta Ogasunarekiko kudeaketez.

Ez, ikastetxeak ez du ezer ordaintzen. Ordainketa oso-osorik enpresarengandik jasotzen dugu.

Guk, MLAKOOPek.

Neurrira egindako prestakuntza-plana diseinatzea, erakundeko funtsezko roletarako balizko ondorengoak identifikatzea eta ordezkapenak planifikatzea.

GUGAN KONFIANTZA DUTEN ERAKUNDEAK

Partnerrak eta prestakuntza-zentro laguntzaileak

Entzun enpresaren egunerokoa barrutik bizi dutenei: hautaketan, bidelaguntzan eta integrazioan izandako esperientzia lehen pertsonan kontatzen duten langileei.

Barne-kultura ulertzen, jardunbideak baliozkotzen eta etorkizuneko inkorporazioei begira konfiantza sortzen laguntzen duten benetako istorioak.