Lege-oharra
Lege-informazioa eta erabilera-baldintzak
Indarrean dagoen araudia betez, jakinarazten dizugu www.mlakoop.com Interneteko domeinua eta webgune hau “MONDRAGON LINGUA-ALECOP, S. COOP.” sozietate kooperatiboaren jabetzakoak direla. (aurrerantzean, “MLAKOOP” edo “Tratamenduaren Arduraduna”), ES-F72523962 IFZ duena, egoitza soziala Loramendi kalea 11, 20500 Arrasate Mondragón (Gipuzkoa), telefono-zenbakia (+34) 943712055 eta posta elektronikoa info@mlakoop.com dituena, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 20220048 inskripzio-kodearekin inskribatuta dagoena.
MLAKOOP sozietate kooperatibo bat da, eta xede hauek ditu: hizkuntzen irakaskuntzaren, itzulpengintzaren eta komunikazioaren arloko zerbitzu profesionalak ematea; prestakuntza-, fabrikazio- eta salmenta-prozesuetan barne hartutako hezkuntza-baliabideak hornitzea; instalazio elektrikoak, elementu didaktikoak eta industria-muntaketak hornitzea, merkaturatzea, alokatzea edo renting bidez eskaintzea, enkarguaren edo azterlan-proiektuaren arabera, bai eta industria-jarduerak, merkataritza-jarduerak, jarduera osagarriak edo lotutako jarduerak egitea ere.
www.mlakoop.com helbidean dagoen webgunea (aurrerantzean, “webgunea”) MLAKOOPen jabetzakoa da.
Webgune hau bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona webguneko erabiltzailea da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).
1. Tratamenduaren arduraduna
MLAKOOPek, datuak babesteari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, “Tratamenduaren Arduraduna” gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (webguneko erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak, aurrekontu-eskatzaileak, informazio-buletinen harpidedunak, eta abar). Hala ere, MLAKOOPek albisteak edo kanpoko webguneetarako nahiz sare sozialetarako estekak argitaratzen dituenean, haren eginkizuna informazioa ematera mugatzen da, eta albisteen eta esteken edukiekin eta erabiltzaileek horiek erabiltzearekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira MLAKOOPen titulartasunekoak.
2. Helburuak
Webgunearen helburu nagusiak hauek dira: Tratamenduaren Arduradunaren produktuak, zerbitzuak eta horiekin lotutako jarduerak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea, interesdunekin harremanetan jartzeko, kontsultak egiteko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea, eskaerei eta eskabideei erantzunez, eta MLAKOOPek parte hartzen duen jarduera eta ekimenen berri ematea, baita horiek antolatzea eta zabaltzea ere.
3. Baldintza orokorrak
Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetan. Webgune honetara sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar bertan jasotako lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -terminoak, pribatutasun-politika eta cookie-politika ezagutzea eta onartzea. Erabiltzailea ez badago baldintza hauekin ados eta ez baditu erreserbarik gabe onartzen, ezin izango du webgunea erabili.
Erabiltzailea da webgunera sartzearen eta bertako informazioa eta tresnak erabiltzearen erantzule bakarra, eta konpromisoa hartzen du webgunea fede onez, ordenamendu juridikoa errespetatuz, modu etikoan eta bere xedeekin bat etorriz erabiltzeko. Erabiltzaileak ezin du webgunean jasotako informazioa eta tresnak legez kontra erabili, ezta webgunearen edukia edo funtzionamendua, edo MLAKOOPen nahiz beste erabiltzaile batzuen sistema informatikoak kaltetu edo alda ditzaketen ekintzarik egin ere.
Debekatuta dago erabiltzaileek eduki faltsuak edo zehaztugabeak sartzea eta jakinaraztea, eduki horiek MLAKOOPi, webguneko erabiltzaileei edo hirugarrenei okerreko ustea eragiten badiete edo eragin badiezaiekete.
Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea haien aurretiazko eta berariazko baimenik gabe, bai eta hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, haien nortasuna ordezteko asmoz. Erabiltzailea izango da eragiten dituen kalte-galeren erantzule bakarra.
4. Bermeen eta erantzukizunaren bazterketa
Tratamenduaren Arduradunak ahal duen guztia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan eta tresnetan akatsak saihesteko, eta horiek edozein unetan aldatzeko ahalmena beretzat gordetzen du. Tratamenduaren Arduradunak berariaz baztertzen du webgune honetako edukietako akats edo omisioengatiko erantzukizun oro, bai eta eduki horiek egiazkoak, zehatzak edo eguneratuak ez izatearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerengatikoa ere.
Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake, edo haietarako sarbidea erraztu dezake bilatzaileen edo antzeko tresnen bidez. Tratamenduaren Arduradunak ez du bere gain hartzen estekatutako webgune horiei edo bilaketen emaitzei lotutako inolako erantzukizunik, ez baitu inolako kontrolik haien gainean, ezta haien edukien, eskainitako produktu eta zerbitzuen eta abarren gainean ere. Zerbitzu horien xedea beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Horrenbestez, erabiltzaileak bere erantzukizun esklusiboaren pean eta haietan indarrean dauden erabilera-baldintzen arabera eskuratzen du edukia. Tratamenduaren Arduradunaren edo hirugarrenen titulartasuneko sare sozial edo profesionaletako kanaletarako esteken kasuan, kanal horien erabilera-baldintzak aplikatuko dira.
Tratamenduaren Arduradunak ez du bere gain hartuko webgune honen edo haren edukien eta funtzionalitateen erabileratik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galeren gaineko inolako erantzukizunik, barne direla kalte informatikoak eta birusak edo edozein motatako software maltzurra sartzea. Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean hirugarren pertsonek sartutako birusik edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik, halakoek erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin baititzakete. Hala ere, bere eskumenean dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu hori gerta ez dadin.
Tratamenduaren Arduradunak webgune honen diseinua, konfigurazioa eta bertan jasotako informazioa edozein unetan aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen du, aldez aurretik jakinarazi gabe edo berariazko justifikaziorik eman gabe, egoki iritziz gero eta bere irizpidearen arabera. Tratamenduaren Arduradunak ez du bere gain hartuko aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen erantzukizunik. Hala ere, bere eskumenean dituen baliabideak erabiliko ditu erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
5. Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen eta bertan jasotako elementuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak Tratamenduaren Arduradunarenak dira soil-soilik, besterik zehazten ez bada, eta hark beretzat gordetzen ditu ustiapen-eskubide guztiak. Elementu horien artean daude, adibide gisa soilik eta zerrenda itxia izan gabe, haren orrialdeak, sekzioak, egitura, atalak, itxura, diseinua, pantailak, bertan jasotako informazioa eta funtzionalitateak, datu-baseak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, aurkezpenak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, leloak, metadatuak eta abar.
Webgunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez dakar, inola ere, MLAKOOPek bere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei osorik edo zati batean uko egitea, ezta eskubide horiek erabiltzaileari bere erabilera pertsonal edo profesionalerako osorik edo zati batean eskualdatzea edo haien gaineko lizentzia osoa edo partziala ematea ere.
Debekatuta dago webgune honetako edukiak eta erabilgarritasunak kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, banatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo haiekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, Tratamenduaren Arduradunak aldez aurretik, berariaz eta idatziz baimendu ezean.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunearen eta haren edukien titulartasunari kalte egin diezaiokeen ekintzarik ez egiteko. Webgunean jasotako informazioa eta erabilgarritasunak baimenik gabe erabiltzeak, bai eta MLAKOOPen edo, hala badagokio, beste titular batzuen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei eragindako kalteek ere, legez dagozkion akzioak egikaritzea eta, hala badagokio, egikaritze horretatik erator daitezkeen erantzukizunak ekar ditzakete, erantzukizun penalak eta ekonomikoak barne.
6. Indarraldia eta aldaketak
MLAKOOPek beretzat gordetzen du Baldintza hauek bere irizpidearen arabera aldatzeko eskubidea, bai lege-aldaketetara egokitzeko, bai beste eguneratze edo hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek baliozkoak izango dira webgunean argitaratzen direnetik. Erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzen den unean indarrean dauden arauen arabera arautuko da. Horregatik, MLAKOOPek Baldintza hauek berrikustea gomendatzen dizu webgunera sartzen zaren bakoitzean.
7. Jurisdikzioa
MLAKOOPen eta erabiltzailearen artean ezarritako harremanak aplikatu beharreko legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruzko indarreko araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak alderdiei foru baten mende jartzeko aukera ematen dien kasuetan, Tratamenduaren Arduraduna eta erabiltzailea, egokitu dakiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginda, Bergarako (Gipuzkoa, Espainia) epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira.
MLAKOOPek aurreko baldintzak ez betetzearen eta bere webgunean aurkeztutako edukiak bidegabe erabiltzearen aurka egingo du, eta, horretarako, Zuzenbidearen arabera egokitu dakizkiokeen akzio zibil eta penal guztiak egikarituko ditu, izaera ekonomikokoak barne.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa: Pribatutasun-politika
Sare sozialetako presentziari buruzko informazioa: Sare sozialak
Cookieen erabilerari buruzko informazioa: Cookie-politika
Datuak Babesteko Ordezkariari buruzko informazioa: Datuak Babesteko Ordezkaria
Kanal Etikorako sarbidea: Kanal Etikoa