"Beti pauso bat aurrerago."
NEGOZIOAK
Hizkuntza- eta teknologia-arloko irtenbideak, baita talentua erakartzeko eta garatzeko estrategien arlokoak ere.

Hizkuntza-prestakuntza
Neurrira egindako metodologia, intentsitate eta edukiekin prestakuntza-planak ezartzen ditugu. Horretarako, hizkuntza-auditoriak egiten ditugu, lanpostuetan eskatu beharreko hizkuntza-mailak identifikatzen ditugu eta FUNDAEren hobariak kudeatzen ditugu.
Webgunea bisitatu
Talentua
Enpresei beren enpresa-estrategiak garatzeko behar duten talentua eskura izaten laguntzen diegu, lanpostuaren gaitasun-profila zehaztuz eta helburuak lortzeko bidean lagunduz.
Webgunea bisitatu
Prestakuntzarako soluzio
teknologikoak
Lanbide Heziketarako soluzio teknologikoak eskaintzen dizkiegu hezkuntza-erakundeei, enpresei eta administrazioei. Gure proposamenak ekipamendu didaktiko-teknikoa, argitalpen espezializatuak, teknologia digitaletan oinarritutako neurrira egindako prestakuntza-soluzioak eta hezkuntza-aholkularitzako zerbitzuak biltzen ditu.
Webgunea bisitatu
Itzulpena & Komunikazioa
Enpresek dituzten itzulpen konplexuen beharrei erantzuten diegu. Horrez gain, hizkuntza-arloan soluzio globalak eskaintzen ditugu, hala nola testu konplexuak irakurketa errazera egokitzea eta ikus-entzunezko edukia etiketatzea.
Webgunea bisitatu
Industria-muntaketak
Kableatu-soluzioen eta koadro elektrikoen ingeniaritzan eta fabrikazioan adituak gara, prezio lehiakorretan eta betiere gure bezeroen beharretara egokituta.
Webgunea bisitatu
Mexikoko
MONDRAGON Unibertsitatea
Gure Mexikoko MONDRAGON Unibertsitatea erakundea kudeatzen dugu. Bertan, 3.000 ikasletik gora ari dira Batxilergoko, masterretako, programa exekutiboetako, doktoregoko eta etengabeko prestakuntzako ikasketak egiten.
Webgunea bisitatu
SOLUZIOAK
Errendimendu korporatiboa eta enpresa-errendimendua bultzatzeko soluzioen ekosistema

Hizkuntza-prestakuntza
Neurrira egindako prestakuntza-planak definitu eta ezartzen ditugu, plataformak, metodologiak eta pertsonak enpresen premia espezifikoetara egokituta.
Informazio gehiago
Lanbide-gaitasunen ebaluazioa
Enpresei pertsonen kudeaketa eta garapenerako estrategia definitzen laguntzen diegu, diagnostikoa eta ebaluazioa uztartzen dituen eta teknologia-plataforma propio batean oinarritzen den soluzio integral baten bidez.
Informazio gehiago
Ikasketak eta lana txandakatzea
Enpresei Talentu gaztea beren lantaldean txertatzen laguntzen diegu (praktiketako ikasleak), talentu-harrobi propioa osa dezaten.
Informazio gehiago
LATAMeko talentua erakartzea
Jatorri latinoamerikarreko kualifikazio handiko langileak hautatu eta kontratatzeko prozesuan laguntzen dugu.
Informazio gehiago
Itzulpena & Komunikazioa
Era guztietako dokumentuak edozein hizkuntzatara itzuli eta berrikusten ditugu, prozesu osoan teknologia onenak eta pertsonen jakintza txertatuta.
Informazio gehiago
Testuak hizkera argira egokitzea
Testuak berridazten ditugu, edozein irakurlek behar duena aurkitu, ulertu eta erabili ahal izan dezan, UNE-ISO 24495-1:2024 arauaren arabera eta Europako Irisgarritasun Aktak finantza- eta aseguru-erakundeei eskatzen dien bezala.
Informazio gehiago
Ekipamendu didaktiko-teknikoa
Unibertsitateetarako eta Lanbide Heziketako zentroetarako ekipamendu didaktiko-teknikoa fabrikatu eta integratzen dugu.
Informazio gehiago
Prestakuntza-edukiak garatzea
Enpresei eta erakundeei prestakuntza-prozesuak digitalizatzeko estrategian laguntzen diegu: e-learningeko plataformak eta edukiak.
Informazio gehiago
Eskuliburu teknikoak sortzea
Enpresei dokumentazioa sortzen laguntzen diegu. Jarraibide-eskuliburuak, erabiltzailearen eskuliburuak eta eskuliburu teknikoak prestatzen eta diseinatzen ditugu.
Informazio gehiago
Kableatu elektrikoen muntaketa
Kalitatezko kableatu elektrikoak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, prezio lehiakorretan.
Informazio gehiago
Koadro elektrikoen muntaketa
Kalitatezko koadro elektrikoak diseinatu eta fabrikatzen ditugu, prezio lehiakorretan.
Informazio gehiago
Mexikoko Mondragon Unibertsitatea
Querétaroko Mexikoko MONDRAGON Unibertsitatea kudeatzen dugu, eta 3.000 ikasle baino gehiago ditu. Gure ikasleen bizi-proiektua, enpresekiko gertutasuna eta gure ikasleriaren mugikortasuna lantzen ditugu.
Informazio gehiago
Mapa
estrategikoa
Misioa
Gizartearekin konprometitutako MONDRAGONeko kooperatiba gara, eta neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta prestakuntza-baliabideak eskaintzen ditugu, erakunde publiko eta pribatuetan lan egiten duten pertsonen garapen pertsonal eta profesionalerako.
Ikuspegia
Nazioarteko mailan erreferente izan nahi dugu, pertsonen eta kolektiboen garapenerako neurrira egindako soluzio, zerbitzu eta produktuen sortzaile gisa.
Balioak
Gure balioak Humanity at Work, ausardia, etika profesionala eta moldakortasuna dira.
SALMENTAK
PERTSONAK
LURRALDE-KOKAPENAK
TALDEA
MONDRAGONgara

BERRIKUNTZA
Erronka konplexuak emaitza neurgarri bihurtzeko aliantza estrategikoak



