AURRERAPENA

Berrikuntza
aplikatua

Berrikuntza da merkatu global aldakorrera egokitzen diren ideien, produktuen, zerbitzuen eta prozesuen bidez balioa sortzeko aukera ematen digun eragilea.

ABANGOARDIA

Ideiatik soluzio globalera

PROIEKTUAK

Ideiak mundu mailan lehiatzeko soluzio bihurtzen dituen berrikuntza

Badakigu lankidetza eta elkarlana funtsezkoak direla arrakastarako. Horregatik, berrikuntza-proiektuetan parte hartzen dugu partzuergoan, gure espezializazio-arloetan adituak diren sektoreko eta berrikuntzako eragileekin batera. Hori guztia erakunde publikoen babesarekin. Gaur egun, honako proiektu hauetan dihardugu:

HAZITEK proiektuak

MONDRAGON LINGUA-ALECOP (MLAKOOP), EMUN KOOP. eta TAI GABE DIGITALA SL enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, BIKAIN izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzen ari dira. Proiektuaren helburua fidagarritasun handiko kalitatea automatikoki estimatzeko sistema bat ikertzea eta garatzea da, esaldiaren, hitzaren, terminologiaren eta testuinguruaren mailan itzulpen-akatsak modu integratuan identifikatzeko aukera emango duena.

BIKAINek EACen gaur egun dauden lau gabezia nagusi horiei heldu nahi die, itzulpen-akatsak fidagarritasunez identifikatzeko eta eduki eleaniztunen sorkuntzako egungo prozesuak hobetzeko beharrezko euskarri teknologikoa eskaintzeko. Hizkuntza-eredu handien (LLM) erabilera —AA sortzailearen egungo iraultzaren oinarria— bezalako azken ikuspegi teknologikoetan identifikatutako potentzial handiak funtsezko aukera eskaintzen du IKAren esparruan abiarazitako EACeko ildo teknologikoa indartzeko eta honako hauek egin ahal izateko:

– Esaldiaren eta hitzaren mailan kalitatearen estimazioa nabarmen hobetzea.
– Testuinguruaren mailan kalitatearen estimazio berritzailea eskaintzea.
– Terminologiaren mailan kalitatearen estimazio berritzailea eskaintzea.

BIKAIN industria-ikerketako proiektu bat da, itzulpenen kalitatea automatikoki estimatzeko sistema berriak garatzeko aukera emango duten ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzera bideratua. Sistema horien bidez, eduki eleaniztunak sortzeko egungo prozesuak nabarmen hobetuko dira.

BIKAIN proiektua 2024an hasi zen, eta 2026an amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2024/00321)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2021-2027 ALDIKO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA.

MONDRAGON LINGUA-ALECOP, LKS NEXT GOBTECH, GOIENA eta KULTIBA enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, EDGENIA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzen ari dira: migratzaileen kulturizazio-, prestakuntza- eta integrazio-prozesuak eta migratzaileek informazioa eskuratzeko prozesuak hobetzeko Hipermedia-Eduki Adimendun eta Pertsonalizatuak automatikoki sortzeko plataforma.

EDGENIA proiektua 2025ean abiatu da, eta 2027an amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2025/00779).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2021-2027 ALDIKO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA

 

FULSION SMART SYSTEMS, INGUMAK INDIE GAMES eta MONDRAGON LINGUA–ALECOP (MLAKOOP) enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, HIPCIA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzenari dira: Elkarrizketazko Hipermedia-Eduki Adimendunak sortzeko Sistema.

HIPCIA proiektua 2023an abiatu da, eta 2025ean amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2024/00042).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2021-2027 ALDIKO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA.

MONDRAGON LINGUA-ALECOP (MLAKOOP), ADDITU enpresarekin eta ISEA eta VICOMTECH ikerketa-zentroekin batera, MASTERMIND proiektua gauzatzen ari dira. Proiektuaren helburua da atzerriko hizkuntza ikasten duten ikasleen hizkuntza-gaitasuna ebaluatzeko ahozko probak automatizatzea, bereziki galdera irekien bidez.

Galdera irekiei esker, ebaluazioa osatuagoa eta oinarri sendoagokoa izan daiteke, ahozko jardunaren alderdi akustikoak edo forma ez ezik, edukia ere azter daitekeelako, hau da, lexikoaren eta gramatikaren aberastasuna eta zuzentasuna.

Horretarako, adimen artifizialean oinarritutako puntako soluzio bat garatzen ari da, zehazki hizketaren ezagutza automatikoaren eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaren teknologia aurreratua erabiliz.

Lortutako soluzioak ikasleen maila-probak automatizatzeaz gain, ikasleen aurrerapena monitorizatzeko aukera ere emango du.

MASTERMIND proiektua 2023an hasi zen, eta 2025ean amaitzea aurreikusten da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programak sustatzen eta finantzatzen du proiektua.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2024/00076)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2014-2020KO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA.

Proiektuaren webgunera joan

MONDRAGON LINGUA-ALECOP, ARGI VENTURES, ARIZMENDI eta AXULAR enpresak, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, ORIENTA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea garatzen ari dira, ikastetxeetako bokazio- eta lanbide-orientazioko prozesuak optimizatzeko.

ORIENTA proiektua 2025ean hasi da, eta 2027an amaitzea aurreikusten da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2025/00919).

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2021-2027 ALDIKO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA

MONDRAGON LINGUA-ALECOP (MLAKOOP), XUPERA, FERRUELO & VELASCO, GESTIONET MULTIMEDIA eta IAMETZA INTERAKTIBOA enpresekin batera. SELIA izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen ari dira. Hautaketa eta errekrutatze adimendunerako sistema, hautagaiaren trebetasunen, gaitasunen, balioen eta ebidentzien ebaluazio integral eta hedatuan oinarritua.

ENPRESEN I+G BABESTEKO LAGUNTZA-PROGRAMAK FINANTZATUTAKO PROIEKTUA – HAZITEK (Espediente-zenbakia: ZL-2024/00126)

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK, 2014-2020KO ESKUALDE GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSAREN (EGEF) BIDEZ, KOFINANTZATUTAKO JARDUKETA.

Europako proiektuak

MONDRAGON LINGUA-ALECOPek (MLAKOOP) bazkide gisa parte hartzen du MASTER – Mixed Reality Ecosystem for Teaching Robotics in Manufacturing Europako proiektuan, Europa Horizontea programak finantzatutako ekimenean. MASTER partzuergoa Europako hiru herrialdetako zazpi erakundek osatzen dute. Erakunde horiek ikerketan, XR sektoreko industrian, hezkuntza- eta prestakuntza-zerbitzuen horniduran, eta komunikazio eta dibulgazio zientifiko-teknologikoan duten esperientzia uztartzen dute.

Proiektuaren helburua robotika industrialaren irakaskuntzan aurrera egitea da, Errealitate Hedatuko (XR) ekosistema ireki bat garatuz, 4.0 industriaren erronkekin bat datozen ikaskuntza-esperientzia murgiltzaile, interaktibo, seguru eta esanguratsuak garatu, banatu eta kudeatzea errazteko. Errealitate Hedatuak (XR) ingurune fisikoak eta digitalak integratu eta uztartzen dituzten teknologia murgiltzaileen multzoa biltzen du, Errealitate Areagotutik (AR) Errealitate Birtualera (VR), Errealitate Mistoa (MR) barne. Azken horrek errealaren eta birtualaren arteko interakzio eta integrazio modu aurreratuak ahalbidetzen ditu. Testuinguru horretan, MASTER robotika industrialeko hezkuntza eta prestakuntzara bideratutako simulagailu murgiltzaileen ikerketan eta garapenean zentratzen da, azken batean robotikako ikasleei eta industria erabiltzaileko profesionalei zerbitzua emateko.

XR plataforma MASTERren zutabe teknologikoa da. XR industriako hardware- eta software-estandar nagusiekin bateragarria den soluzio irekia da. XRan adituak ez diren profilek ere erabil dezaketen garapen-ingurune gisa diseinatuta dago, eta funtzionalitate nagusiak biltzen ditu robotikako erabilera-kasuak eta simulazio-eszenatokiak diseinatu eta konfiguratzeko, baita interakzio-mekanismo aurreratuak txertatzeko ere, hala nola begiradaren jarraipen bidezko kontrola edo erabiltzaile anitzeko lankidetza-esperientziak. Osagai teknologikoarekin batera, MASTER oinarri didaktiko sendo batean sostengatzen da, eta horrek, modu bateratuan, balio pedagogiko handia ematen die agertoki murgiltzaileei, prestakuntza-baliabide berritzaile gisa. Hezkuntza-baliabide horiek proiektu osoan zehar esperimentatu eta baliozkotzen dira.

MASTERren hirugarren zutabea deialdi irekiek (Open Call) osatzen dute, eta horien bidez hirugarrenen parte-hartzea finantzatzen da XR ekosistema zabaltzeko eta baliozkotzeko. Proiektuak bi deialdi aurreikusten ditu, bai osagai teknologikoa indartzeko, aplikazio robotikoen simulazio berriekin, bai osagai didaktikoa indartzeko, XRko agertoki berriei lotutako hezkuntza-baliabideekin. Partzuergoaren eta Europako hainbat herrialdetako beste talde batzuen (unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresa teknologikoak eta hezkuntza-eragileak) arteko lankidetza ireki horren bidez, MASTERrek robotikako prestakuntzan eragina izan, konpetentzia-arrakala murriztu eta metodologia berritzaileen nahiz tresna digital aurreratuen erabilera sustatu nahi du.

Europa Horizontea proiektua – Ikerketa eta berrikuntzako ekintza (RIA) (GA zk. 101093079)

MONDRAGON LINGUA-ALECOPek (MLAKoop) bazkide gisa parte hartzen du ELeVATE – Empowering Women in Net-Zero Technologies Europako proiektuan, Erasmus+ programak finantzatutako politika-esperimentazioko (POL-EXP) ekimen batean. Proiektuaren helburua da emakume gazte eta helduen parte-hartzea handitzea eraikinei aplikatutako net-zero teknologiekin (Smart Electricity for Buildings – SEB) lotutako Lanbide Heziketan, trantsizio berde eta digital bikoitzaren testuinguruan.

ELeVATEk genero-arrakalak aztertzen ditu LH berdean eta STEM arloan, prestakuntza-soluzio inklusiboak diseinatzen ditu eta Europako hainbat herrialdetako tokiko eta eskualdeko testuinguruetan esperimentatzen ditu, Lanbide Heziketako sistemetan eta hezkuntza-politiketan eredu transferigarriak eta eragin jasangarria sortzeko. LHko ikastetxeen, enpresen, berdintasun-eragileen eta agintari publikoen arteko lankidetzaren bidez, proiektuak energia-trantsizio inklusiboago, bidezkoago eta lehiakorrago bati ekarpena egin nahi dio Europa mailan.

Erasmus+ programak finantzatutako proiektua (Politiken esperimentazioa – POL-EXP).

MONDRAGON LINGUA-ALECOPek (MLAKoop) bazkide gisa parte hartzen du SEBCoVE – Smart Electricity for Buildings – Centres of Vocational Excellence Europako proiektuan. Erasmus+ programak finantzatutako ekimena da (Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroak – CoVE).  Proiektuaren helburua da Lanbide Heziketa eraldatzea eraikinetarako elektrizitate adimendunaren arloan (Smart Electricity for Buildings – SEBs), espezializazio teknologiko hori, hezkuntza-berrikuntza eta nazioarteko ezagutza-, lankidetza- eta hedapen-huben sorrera bultzatuko dituzten lanbide-bikaintasuneko lau eskualde-zentro garatuz.

SEBCoVEk SEB arloetako gaitasun-beharrak identifikatzen eta lantzen ditu, hala nola IoTean oinarritutako eraikinen automatizazioa edo energia berriztagarriak sare elektriko adimenduneko zerbitzuekin integratzea. Halaber, merkatuaren azken eskakizunetara egokitutako ikasketa-planak diseinatzen ditu eta metodologia pedagogiko berritzaileak sustatzen ditu (errealitate areagotua, serious games eta ikaskuntza-ingurune hibridoak barne), baita mikrokredentzialen bidezko ziurtapen-mekanismo malguak ere. Europako hainbat herrialdetako LHko ikastetxeen, enpresen, ikerketa-eragileen eta agintari publikoen arteko lankidetzaren bidez, proiektuak Lanbide Heziketako sistema erresilienteago, lehiakorrago eta trantsizio digital eta energetikora bideratuago bati ekarpena egin nahi dio.

Erasmus+ programak finantzatutako proiektua (Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroak – CoVE, ekintza mota).

Beste proiektu batzuk

MONDRAGON LINGUA – ALECOP (MLAKOOP) erakundeak INICIATIVA_ES ECOSISTEMA COOPERATIVO de TALENTO proiektuan parte hartzen du.

INICIATIVA_ES ECOSISTEMA COOPERATIVO de TALENTO proiektuaren helburua eredu integral bat garatu eta ezartzea da, talentu berria sortu eta erakartzeko eta lehendik dagoen talentua eraldatu eta garatzeko. Horrela, negozioen eta gizartearen eraldaketa-erronkei erantzuten zaie, eta pertsona guztien inklusioa eta enplegagarritasuna, bai eta gazteen lurraldearekiko errotzea ere, bermatzen dira.

Erakunde-taldea osatzen duten 8 erakunderekin lantzeko funtsezko 4 gizarte-erronka identifikatu dira.

Proiektuaren inbertsio osoa 1.483.422,83 €-koa da, eta, horietatik, PERTE MONDRAGON Talentok 615.185,11 €-ko finantzaketa bere gain hartzen du.


INICIATIVA_ES ECOSISTEMA COOPERATIVO de TALENTO proiektua honako hauek osatutako erakunde-talde batek garatzen du:

MONDRAGON S. Coop.
EDERLAN S. Coop.
EMBEGA S. Coop.
– MONDRAGON LINGUA – ALECOP S. Coop.
OIARSO – BEXEN MEDICAL S. Coop.
GALBAIAN S. Coop.
LEARTIBAI FUNDAZIOA
LEA ARTIBAI IKASTETXEA S. Coop.

INICIATIVA_ES ECOSISTEMA COOPERATIVO de TALENTO proiektuak Ehun Ekonomiko Inklusibo eta Jasangarria Sortzeko Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren finantzaketa jasotzen du, Europar Batasunak NextGenerationEUren bidez finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (2024 eta 2025).

Proiektu honen helburua datu heterogeneoen ustiapenean oinarritutako itzulpen automatikoko sistema guztiz pertsonalizatuak garatzeko teknologia garatzea izan da.

Proiektu honetan, MondragonLingua itzulpen-agentziak, Vicomtechekin lankidetzan, hizkuntza-baliabideak sortzeko teknologiak garatu ditu. Baliabide horiek (oro har, aurrez itzulitako testuak) ezinbestekoak dira itzulpen automatikoko sistemak garatzeko. Proiektu honetan garatutako osagaiei esker, MondragonLinguak bezero gehiagorengana iristeko eta itzulpen automatikoko zerbitzuak aurretiazko hizkuntza-baliabiderik (adib., itzulpen-memoriarik) ez dutenei eskaintzeko gaitasuna du

Proiektu hau Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren RETOS programaren bidez finantzatu da.

MIGRATZAILEEN KOLEKTIBOAREN IKASKUNTZA- ETA KULTURA-EGOKITZAPENEKO PROZESUAK HOBETZERA BIDERATUTAKO IKUS-ENTZUNEZKO EDUKI INTERAKTIBO ETA ADIMENDUN BERRIAK.

MONDRAGON LINGUA-ALECOP (MLAKOOP), ISEA ikerketa-zentroarekin batera, MEDIAKULT izeneko ikerketa-proiektu berritzaile bat garatzen ari dira. Proiektuaren helburu nagusia da pertsona migratzaileen ikaskuntza- eta kultura-egokitzapeneko prozesuak hobetzeko adimen artifizial sortzailearen erabileran oinarritutako ikus-entzunezko eduki interaktibo eta adimendun berriak ikertzea eta garatzea.

Informazio gehiago lortzeko, egin klik hemen

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2024ko deialdian finantzatu da.

CULTSOS kultura-sektorearen berrikuntza, lehiakortasuna eta erresilientzia bultzatzeko proiektua da, Ekonomia Sozialaren berezko formuletan oinarritutako metodologiak, tresnak eta soluzio teknologikoak ikertuz, garatuz eta ezarriz. Ekimen hau Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren (2024-2025) esparruan finantzatuta dago, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.

Proiektua sektoreak dituen egiturazko erronka ugariei erantzuteko sortu da:  kultura-ehunaren atomizazioa, lankidetza urria, funts publikoekiko mendekotasuna, antolaketa-ahultasuna, kudeaketa-gaitasunik eza eta finantzaketa lortzeko zailtasuna. Era berean, aldaketa soziodemografiko eta teknologikoetara egokitzeko beharrariheltzen dio, digitalizazioa eta kultura-narratiba jasangarrien garapena sustatuz.

Kultura-eraldaketarekin konprometitutako partzuergoa.

CULTSOS kultura-sektorearen eraldaketarekin konprometitutako erakundeen partzuergo batek bultzatzen du. Partzuergo horretan daude, besteak beste,KULTIBA, REDS, GARAPEN, ESPAZO, MLAKOOP, ISEA eta GOIENA. Horiek guztiek berrikuntzan, kulturan, tokiko garapenean, jasangarritasunean eta ekonomia sozialean duten esperientzia eskaintzen dute.

CULTSOS kultura-sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago, eta haren garapenek gizarte osoari mesede egitea dute xede, kulturarako sarbidea, herritarren parte-hartzea eta kultura-proiektuetako lankidetza erraztuz.

Proiektua Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralak finantzatzen du, 2024 eta 2025. urteetarako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

CULTSOS kultura-sektorearen berrikuntza, lehiakortasuna eta erresilientzia bultzatzeko proiektua da, Ekonomia Sozialaren berezko formuletan oinarritutako metodologiak, tresnak eta soluzio teknologikoak ikertuz, garatuz eta ezarriz. Ekimen hau Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralaren (2024-2025) esparruan finantzatuta dago, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.

Proiektua sektoreak dituen egiturazko erronka ugariei erantzuteko sortu da:  kultura-ehunaren atomizazioa, lankidetza urria, funts publikoekiko mendekotasuna, antolaketa-ahultasuna, kudeaketa-gaitasunik eza eta finantzaketa lortzeko zailtasuna. Era berean, aldaketa soziodemografiko eta teknologikoetara egokitzeko beharrariheltzen dio, digitalizazioa eta kultura-narratiba jasangarrien garapena sustatuz.

Kultura-eraldaketarekin konprometitutako partzuergoa.

CULTSOS kultura-sektorearen eraldaketarekin konprometitutako erakundeen partzuergo batek bultzatzen du. Partzuergo horretan daude, besteak beste,KULTIBA, REDS, GARAPEN, ESPAZO, MLAKOOP, ISEA eta GOIENA. Horiek guztiek berrikuntzan, kulturan, tokiko garapenean, jasangarritasunean eta ekonomia sozialean duten esperientzia eskaintzen dute.

CULTSOS kultura-sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago, eta haren garapenek gizarte osoari mesede egitea dute xede, kulturarako sarbidea, herritarren parte-hartzea eta kultura-proiektuetako lankidetza erraztuz.

Proiektua Ekonomia Soziala Bultzatzeko Plan Integralak finantzatzen du, 2024 eta 2025. urteetarako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.