Datuak babesteko ordezkaria
Datu pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoa betez, eta bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua —datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (“DBEO”)— eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa —Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa (“LOPDGDD”)— kontuan hartuta, Mondragon Lingua-Alecop, S.Coop. sozietate kooperatiboak (“MLAKOOP”) jakinarazten du Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela, eta interesdun guztien eskura jartzen ditu haren harremanetarako datuak:
- Erakundea: DPO BIDE, S.L.
- Helbidea: Azkoitia plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
- Telefonoa: (+34) 943453588
- Posta elektronikoa: ml@dpobide.com