Kanal etikoa
MondragonLingua ALECOP, S.Coop. sozietate kooperatiboak (aurrerantzean, “MLAKOOP”) bere Kanal Etikoa jartzen du bere jarduerekin lotura duten pertsonen eskura, modu konfidentzialean lege-urraketa bat, bereziki zigor- edo administrazio-arlokoa, izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteren berri eman ahal izan dezaten.
MLAKOOPek enpresa-etikako politika korporatibo bat du, legez kontrako egintzak egitearekiko, arau-hausteekiko edo edozein motatako ustelkeria, abusu edo diskriminazioarekiko “zero tolerantzia” printzipioan oinarritua.
Gure Kanal Etikoa kanpoko enpresa batek kudeatzen du, jasotzen diren jakinarazpenetan ahalik eta konfidentzialtasun eta objektibotasun handiena bermatzeko.
Kanal Etikoa erabiltzeko, erabiltzaileek fede onez jardun behar dute. Kanal Etikoaren bidez ematen duzun informazioa egiazkoa izan behar da, eta lege-haustea edo arau korporatiboen urraketa izan daitekeen ekintza edo ez-egite bati buruzkoa izan behar du soilik. Kanal Etikoa ezin da beste xede batzuetarako erabili.
Araudiak bermatzen du ez dela errepresaliarik izango Kanal Etikoa behar bezala erabiltzen duten pertsonen aurka, baina zehapenak ere ezartzen ditu fede gaiztoz erabiltzen den kasuetarako, esate baterako, informazio faltsua edo osatugabea jakinarazteko erabiltzen denean.
Kanal Etikoa honako esteka honetan dago eskuragarri:
Gure Kanal Etikoaren eta Barneko Informazio Sistemaren funtzionamendua une oro bat etorriko da Europar Batasuneko 2019/1937 Zuzentarauan —Batasuneko Zuzenbidearen urraketei buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoan—, arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa eta ustelkeriaren aurkako borroka arautzen dituen otsailaren 20ko 2/2023 Legean, eta horiek osatu, garatu edo ordezten dituzten gainerako arauetan ezarritakoarekin.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoko helbide honetan: info@mlakoop.com